XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez al dugu balio-sistema bat behar, gizonaren izatearekin eta helburuarekin bat datorrena, gure bizi-jokoa argituko duena?.

Ez al dugu derrigorrezkoa bakoitzaren erizpide subjektiboak, balio objektibo batzuren argitan aztertzea, gure interes geurekoien sareetan ez erortzeko?.

Eta balio-sistema objektibo eta neurrizkorik finka al daiteke, azken Balio objektibo bat begien aurrean izan gabe?.

3. GIZONA BERE GIZA OSOTASUNAREN BILA 26. Geure buruari eta gizonen historiari begiratzen badiogu, argi ikusten da gizonari bi egoera txandakatzen zaizkiola: gaur lur jota badago, bihar konfiantzaz betea aurkitzen da.

Behin eta berriz lur jota bere nahietan hutsegin duelako.

Berehala jartzen da, ordea, helmuga berrietara begira.

Lur jotzea eta konfiantza Gure herrian indar bereziz nabarmentzen da, gizon-emakumeen historian beti umatzen den esperientzia.

Aldaketa sakonak eta hobekuntza haundiak hotsegiten dira, askatasun ikusgarriak itxaro dira.